‘A Tuti Plain’-ek Dabadaban joko du eguenean

Egoitz Unamuno 2019ko eka. 19a, 08:48

A Tuti Plain taldea osatzen duten musikariak (Legarren). Argazkia: Fernan Oregi.

'A Tuti Plain' musika talde soraluzetarrak Donostiako Dabadaba aretoan joko du eguenean, Indian Feathers taldearekin batera. Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Ina Peñalva (gitarra eta ahotsa), Jondar Plata (bajua), Joseba Mendizabal (gitarra) eta Gotzon Elizburuk (bateria) osatzen dute A Tuti Plain musika taldea. Rock-a eta beste musika estilo batzuk nahasten dituen taldea da, “iluntasunean argi izpiak” ere badirela transmititu nahi duena.

Azken hilabeteotan, buru-belarri jardun dute taldearen lehen maketa prestatzen eta, dagoeneko, gertu dute ordubete inguruko zuzenekoa, lehen aldiz, eguenean Donostiako Dabadaban eskainiko dutena, gaueko 21:30etik aurrera. Soraluzetarrekin batera, Indian Feathers rock talde donostiarrak ere eskainiko du kontzertua. 

Pil-pileanek 'A Tuti Plain' taldearen eta grabatzen diharduen maketaren gaineko erreportajea kaleratuko du ekaineko aldizkarian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.