'Txoria Txori' indartsu

Ubane Madera 2019ko eka. 18a, 11:57

Indartsu, askori oilo-ipurdia ateratzeraino abestu zuen Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak Txoria Txori kantua bariku gauean Elgoibarren. Hala erakusten du Plaentxia.eus atariaren bitartez partekatu duten bideoak; grabatzailea urruti egon arren, eta abesbatzako kideak apenas ikusten diren arren, oso agerikoa da kantuak duen indarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.