Ehundik gora marrazkilari

Ubane Madera 2019ko eka. 18a, 09:49

Juan Jose Altuna Bergararrak irabazi zuen, helduen mailan, Kaleko margo-lehiaketaren 26. edizioa. Domekan jokatu zen berau, eta umeek ere izan zuten eurendako lehiaketa, goizez. 120 neska-mutiko eta 9 heldu lehiatu ziren.

Udalerriko txokoak inspirazio iturri hartuta, haiek marrazten jardun zuten domekan 120 neska-mutikok, aurtengo marrazki lehiaketaren baitan. 14:00ak arte lanean ibili ondoren, onenak saritu zituen epaimahaiak. Edozelan ere, parte-hartzaile guztiek izan zuten oparitxoa, parte hartzearren.

Txikiek egindako gauza bera egin zuten helduek. Kasu horretan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritik bertaratu ziren, bederatzi lehiakide guztira, eta apenas hiru ordu izan zituzten udalerriko motibo edo leku bat aukeratu, hura margotu eta margolana entregatzeko epaimahaiari.

600 euro

Izan ere, epaimahaiko kideak (marrazki-adituak) 17:00etarako erabaki behar zituzten zeintzuk izango ziren saridunak. Iker Aldazabal alkatearen eskutik jaso zituzten sariak, kiroldegiko erakusketa aretoan.

1. Saria: Juan José Altuna (Bergara). 600 euroko saria irabazi zuen.
2. Saria: Julio Gómez (Leioa). 400 euroko saria irabazi zuen.
3. Saria: Jokin Tellería (Beasain).300 euroko saria irabazi zuen.

(*) Margolanak ikusteko sakatu HEMEN.

Umeen maila

Eta umeen atalean, berriz, honakoak izan ziren saridunak:

  • A maila
  • 1. Saria: Ariane Muriel.
    2. Saria: Aya el Fellah.
    3. Saroa: Achad Mohamed.

 

  • B maila
  • 1. Saria: Emma Donoso.
    2. Saria: Raniael Yakoubi.
    3. Saroa: Romayzza Karkoua.

 

  • C maila
    1. Saria: Iker Moya.
    2. Saria: Nora Larreategi.
    3. Saria: Lide Sudupe.

 

  • D maila
    1. Saria: Naia Arana.
    2. Saria: Amaia González.
    3. Saria: Aner García.

 

  • E maila
  • 1. Saria: Izaro Moya.
  • 2. Saria: Eneko Goenaga.
  • 3. Saria: Ismael El Mourid.