Ikastolako haurren bertso-emanaldia izan da gaur Trinitate Eguneko ekitaldi nagusia Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 17a, 14:44

2019 06 17 Trinitate Txiki Mendaro bertsoakTrinitate Txiki egunez usadio den moduan, Mendaro Ikastolako neska-mutilek bertsoz alaitu dute goiza. Bertsogintza plazaratzeko asmoz urtero egin ohi dute saio hau eta jendetza handia batu ohi da entzutera. Bertsoen ondotik, Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga bertsolarien txanda izan da. Ordu honetan Toki Alai jatetxean herri bazkaria egiten dihardute, eta gauean, afari herrikoia izango da Aizpe elkartean. Argazki bilduma

Osorik irakurri