Kartelik onenak

Ubane Madera 2019ko ekainaren 17a

“Zaila” egin zitzaion epaimahaiari Soraluzeko jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen artean maila bakoitzeko hiruna saridun aukeratzea. Halabeharrez, baina, horrela egin eta barikuan banatu zituzten sariak, parte-hartzaileen kirioak jota dantzan zeudela. Parte-hartzaile guztiek izan zuten, baina, oparia sari, parte hartzearren.

Lehiaketara aurkeztutako lanak astebetez erakusketa aretoan ikusgai egon ondoren, barikuan egin zuten aurtengo sari banaketa. Bestetan baino neska-mutiko gutxiago bertaratuta egin zen ekitaldia, seguru aski, ohi baino ordubete lehenago egin zuten-eta sari-banaketa.

Kontuak kontu, kiroldegiko aretoan LH1etik LH6ra bitarteko neska-mutiko taldea elkartu eta irabazleak zeintzuk diren jakinarazi ostean, parte-hartzaile guztiek izan zuten oparitxoa, parte hartzearren.

Saridunei dagokienez, berriz, herriko komertzioetan gastatzeko bonuak eman zizkien Mikel Leundak, Kultura teknikariak; eta horrez aparte, euren marrazkiak jaietako egitarauan argitaratuko dituzte.

Bederatzi saridun

Honakoak izan ziren saridunak:

  • LH1 eta LH2
  • Ana kenia Arias
    Fatima Benzaad
    Asier Osa

    LH3 eta LH4
  • Nora Larreategi
    Mariam Zhumaula
    Oiher Fulgencio

    LH5 eta LH6
  • Ander Azkona
  • Uxue Esnaola
  • Haizea Makinai

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.