"Gero eta gatxague da tabernari ona izetie harremanen kalitatieri dagokixonez" Joxean Leibar (Elkarrizketa osorik)

Egoitz Unamuno 2019ko eka. 15a, 09:51

Joxean Leibar.

Joxean Leibarrek (Abadiño, 1952) bi urte t’erdi egin ditu Intxixu Pub-eko tabernari moduan eta bistakoa da arrastoa laga duela herritar askorengan. Bezero askok aipatu dute entzuten eta konbertsazio ona ematen dakien tabernaria dela Joxean.

Tabernako lana laga berritan, herrian horrenbeste zeresan eman duen tabernari hori nor den jakin ezagutu nahi izan dugu. Gauza asko esan dizkigu baina bat azpimarratu digu behin eta berriz: “honek danok dire nire gauzek eta ez inorendako gomendioak”.  

Soraluzera etortzea

Abadiñoko taberna itxi nebanien, jubilatzeko laga nauen, baina gauzak gaizki urten eusten eta geratu jatan urte batzuk kotizatzeko. Ni garai baten paseoan etortzen nintzoan sarri Plaentxira eta ikusi najuan taberna alkilatzen zala. Berba egin najoan jabeagaz eta besterik barik. Ez neukan erreferentziarik bape baina ikusi nauen Arranoa zeguala aldamenean eta horrek segurantzia emon eustan. ‘Arranora datorren jentiaren lautik bat sartzen badok, nahikue!’.

Nire mundu klasie da berba egin pla pla eta ez dotoretasune.

Taberna, berbetarako leku

Nire formak die naturalak. Nire mundu klasie da berba egin pla pla eta ez dotoretasune. Edadekuek hori asko apreziatzen dabe. Jentea ez doa tabernara edateagatik bakarrik, doa berbetaldi bat egitera, eta niri berba egitea asko gustetan jate, asko. Niri entzutie be gustetan jata, nahiz eta ados ez egon... Ikusten badozu ondo argumentaten dabela. Esate heban batek: ‘Mi única certeza es la duda’. Nik ez dot egiten berba etikagaitik eh! Nik egiten dot kosta barik. Ni nau hamabi ordu lanien jentiagaz berbetan eta niri egiten jat bi ordu katien egitia baino laburrago”.

Tabernari familiakoa

Ni bizi guztixen hola ohittu naizenez… Jaio tabernan eta bizi tabernan… Aurretik berrogei urte ibilite karreran, hemengue samur erutekue izan da. Gure taberniek, Abadiñokuek, berrehun eta hirurogei urte dekoz. Nire hirugarren abizena Milikua da eta tabernien izena da Milikuena. Hainbeste urte egin eta gero, genetikamente zeozer pasatuko da nik uste, ezta? Taberniekin batera geunken basarrixe, perratokixe, serrie, arotzerixie, dendie…

Jaiki goizien, juen bañura eta ikusi: “hau neu naz” eta urten eta segitzen badozu zeu izeten egun guztixen, asko da.

Norbera izatea

Norbera izatie parte oso inportantie da niretzat. Jaiki goizien, juen bañura eta ispilure begiratu eta esan: “hau neu naz”, eta segitzen badozu zeu izeten egun guztixen, asko da. Batez be, gauzak kontra datozkizuzenien, ze alde datozien ondo moldatzie erreza da. Ipintzen dozun momentuen gauza zu ez zarena, horrek gerora ekartzen dau beste gauza bat zeu ez zarena. Gure aittak esaten haben: “numero bat gehixago kaltzetan dabena, listua bada, ha defendiduko da, baina numero bi gehixao kaltzetan dabena, ha, jausiko da. Egon seguru!

Lehenengo norma

Nire lehenengo normie da yo como tu, solo vale para tu. Ni zu banintz egingo neuke hau eta bestie, ta… Ez, ez, ez… Hori zeuretzako. Zuri esplikauko deutsue gauza bat dala oso ona baina iguel zuretzako ez deu balixo. Beti norbere ikuspegitik bihar dau.

Gizarte bat gero eta aberatsagoa izan, orduan eta egoistagoak dira pertsonak.

Tabernari ona izateko…

Gero eta gatxague da tabernari ona izatea harremanaren kalitateari dagokixonez. Gizarte bat gero eta aberatsagoa izan, orduan eta egoistagoak dira pertsonak. Ni, ni, ni! Eta horrek ekartzen dau bezeroagaz tratua moztea. Tratu hori galdu da asko eta galduko da gehiago. Lehen kamareroak egoten ziren berbetan trankil eta oin dana prixa da.

Pertsona bat aldamenean egon eta berbarik egin barik egotea neuretako da... Neuri esango balostie, Donostiara juan bihar dozu autobusien eta euro bat gehixao berba egiten dabenen aldamenien jueteagaitik. Ni neu euro bat gehixau pagaute juango nintzen.

Tabernaren alde txarra

Tabernak dekon alde txarra da, ez dala irabazten beste lan batzuetan beste, besterik, bapez. Errelebotan dabilen batek irabaziko dauz hiru mila euro baina tabernan mila eta bostehun. Gustetan bajatzu, dekon aberastasuna jentiaz eta, hori da… Egiten dozuna da zerbidu eta ostantzien zabiz paseoan moduan.

Esaera onak gogoan

Niri gustetan jate esaera onak gogoan hartzie. Nik, esaterako, topo egiten dot edadeko bategaz hemen eta esaten dotset: 'Zer moduz?', eta kostestaten doste: 'Konforme!'. Eta niri holako erantzunak geratu egiten jataz. Hemen esaera asko entzun dodaz. Hemengo baten semeari emon eutsen diploma bat Eibarren eta esan eutsen: “Zorionak!” eta berak kontestau eutsen: “Horrek inportantzia pixkat jaukak hementxe. Plaentxian hori normala dok!”. Eta horren antzerakoak hainbat. Eta esan najuan, kontxo, Plaentxi, hemen badaok zeozer.

Tabernari lagatakoan zer?

Nik gauza asko dekodaz atzeratuta, egiteko dekodazenak tabernan lanien ibili nazelako. Atzeratuta dekodazen horrek nahi dodaz eguneratu. Esaterako, oindio mobilik be ez dekot eta nahi dot mobila erabiltzen ikasi eta beste gauza asko. Beti izan naiz positibo eta uste dot dekodazela gauza asko egiteko, egin dodazenak baino gehiago egiteko, baina, klaro, margena estutzen doie.   

Gustetan jate, edadeko jenteagaz elkarriztekak. Batez be, bakarrik bizi dan jendeagaz. Nik holako elkarrizketak asko egin dodaz. Neure buruari galdetzen dotset: “Zegaitik bizi da hau bakarrik?”.

"Plaentxi"

Nik uste dot taberna guztiak hain junto egotera egiten dabela edozein herri aberastu. Bergaran esaterako, ez dagok anbienterik. Hemen, praktikamente, herri guztia da bat eta horrek egiten dau giroa sortu. Nik ez dot uste egongo danik Euskal Herrixan beste herri bat hemengo anbientia daukanik. Uste dot, aurrera be, puntuan puntuan sarri ibiliko naizela ni hemen.

Niretzako Plaentxi bihurtu da bizitzako zati inportante bat eta aurrera be intentziñue dekot sarri etorteko. 

NiretzakoPlaentxi bihurtu da bizitzako zati inportante bat eta aurrera be intentziñue dekot sarri etorteko. Nik laguntzat dekodaz asko eta lagunegana etorriko naz. Kontu batzuk konteu ta beste batzuk entzun eta.

Bertsozalea

Ni bertso eskolara apuntatu nintzoan Bergaran 51 urte nituela. Goienan ikusi nitxoan Ruben Sanchez Arabakoa, Zaragozatik etorri eta hiru-lau urtean finalera ailegatu zela. Kaguen dio! Ta pentsatu najuan neu be golpe asuntotik ondo eta hasi nitxoan, neretzako bertsoetako hizkuntza oso sofistikatua da.

Ni neu dedikatzen nok al porque de las cosas eta bertsotan ere gartzelako ariketan zela gai bat jarri eta bakoitzak atera behar izaten daben arrazoi bat, niri interesatzen jatak. Gauza guzti guztixek dekie zergaiti bat. Danak.  

Egaña da todoterreno, numero uno indiscutible, edozertarako. Baina Mailenen ikuspegi filosofiko hori, niretzako dok el no va mas. Maialenek bertsoetan irudiak sortzen ditu eta gainera kolorea ematen jotsek, eta reliebea be bai.

Segazalea

Garai baten pelota asko eta batez be sega. Lehenago igande goiz guztietan herri kiroletara, baina batez be sega. Harrijasotzailiek, aizkolarixek… badakizu zenbat egingo daben eta kontrolatuta dagoz. Sega ez. Segan segun eta zein terreno dan, zenbat ebagi daben… aldatzen da asko. 

Haregaitik, umiek, eta pertsonak edaten dabenien, egia esaten dabe.

Adinarekin naturaltasuna galtzen da

Pertsonak gauza bat hobetzeko galtzen badu beste bat, hori ez da bera. Denborarekin, heltzen goazen ahala, pertsonak bere izakera naturala galdu egiten du, errekurtsoak ikasten ditugulako. Momentuko estuasunetatik ateratzeko trukoak eta formak ikasten doalako. Haregaitik, umeek eta pertsonak edaten dutenean, egia esaten dabe. Osteratzean, gauean jendea ibiltzen da bere akatsak tapatzen. Fariseo samarrak gara.

Guzurrari kasorik ez egitie da beste bide bat zoriontsu izateko.

Ondo bizi izateko formula

Lanien nabil hainbat denporan galdera horri erantzuteko… Zu egiten bazaittu zoriontsu mendire joan eta han zeozer janda egotiek, egin hori. Egin zeuri gustetan jatzune. Hori, hasteko. Zoriontasune… Konpleto, ez dot uste existitzen danik. Hurretu leike etapa bakoitzien gorputzak eskatzen dotsuneri kaso eginda. Gaztetan igual kirolagaz, eta gero soziedadeko jatorduez igual… Pertsona batek euki leikez 75 kilo baina sentidu zeinke pisu gehixagogaz edo gutxiagogaz. Esplikauko dotsut. Etaparik inportantienetako bat da amodixue. Pertsona bat enamoraute degonien ikusten badozu, saltoka dabil, hezgazka… Dabil oso gertu zoriontasun osotik. Horri persona horri baskuliek emongo deutso 75 kilo baina pertsona dabil hegaka. Guzurrari kasorik ez egitie da beste bide bat zoriontsu izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.