Soraluzeko abesbatza Elgoibarren izango da gaur

Ubane Madera 2019ko eka. 14a, 11:49
Ezoziko Ama Abesbatza elizan, 2018ko kontzertuan.

Ezoziko Ama Abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur, barikua, Elgoibarko plazan. Bertako bandarekin eta koru parrokialarekin batera egingo dute saioa, 22:30ean hasita. 5-6 bat kantuz osatutako popurria eta Txoria Txori kantua interpretatuko dituzte soraluzetarrek.

“Orain dela bi urte Soraluzen egin genuen kontzertua Elgoibarko bandarekin, eta eurek nahi izan dute gaurkoa osatzea. Elgoibarren bakarrik dago koru parrokiala. Beraz, gure partaidetzarekin, osatu egingo dute”, esplikatu du Abel Olaizolak, Ezoziko Ama Abesbatzako kideak gaurko kontzertuaren jatorriaz.

Bigarren soraluzetarrak

Hori horrela, Soraluzeko abesbatza osoa bertaratuko da gaur Elgoibarrera. Kalegoen plazan (udaletxe ondokoa) 22:30ean hasita, lehenengo elgoibartarrek hiruzpalau kantu egingo dute, eta ondoren etorriko da soraluzetarren saioa.

Kantu ezagunen popurria egingo dute etxekoek: “Orain dela urte bi Soraluzen Elgoibarko Udal Bandarekin egindako kontzertu berbera egingo dugu: kantaldia, eta bukatzeko Txoriak Txori kantua. Eta aparte eurekin egingo duguna”, esplikatu du Olaizolak.