Hitzaldi eta tailerrak datorren astelehenetik aurrera I. Aste Osasuntsuan

Erredakzioa 2019ko eka. 14a, 14:00

Esperientzia Gela, apirileko Alzheimerrari buruzko hitzaldian

“Bizitza, osasuna, filosofia” lemapean ospatuko da ekainaren 17tik 21era bitartean Aste Osasuntsuaren lehenengo edizioa. Udalak eta Alkarri Elkarteak elkarlanean antolatu dute, Esperientzia Gelaren egitarauaren barruan. Hainbat gai eta kontzeptu berri landuko dira eguneroko saioetan, denak ere 18:00etan Jubilatuen etxean.

Hauek dira datorren asterako prestatu dituzten saioak:

Astelehena, ekainak 17
Hitzaldia: Ikigai (Japonia, osasuna eta filosofia)
Hizlaria: Juan Fernandez (Alkarri Elkartea)
Japoniako Okinawa uharteko pertsona nagusien ohiturak, elikadura eta filosofia aztertuko dira. Ondorengo solasaldian galdera batzuk planteatuko dira eta hauei erantzun bat bilatuko zaie.

Asteartea, ekainak 18
Tailerra: Filosofia praktikoa
Hizlaria: Maria Iglesias (“Filoaula” Eibar)
Filosofiaren bidez, harremanak eta autoezagutza erraztuz, elkarbizitza landuko da.

Asteazkena, ekainak 19
Hitzaldia: Zoriontasunaren bila
Hizlaria: Elena Iraolagoitia (Adindu)
Norbere indargune eta ezaugarri pertsonalak identifikatu eta landuz zoriontsu izatera heltzeko zer egin daitekeen aztertuko da.

Osteguna, ekainak 20
Hitzaldia: Nola hobetu dezaket nire elikadura?
Hizlariak: Andrea eta Nahia (On Ekin Nutrizioa)
Elikadura osasuntsuaren oinarriak eta honen inguruko ideiak izango dira hizpide.

Ostirala, ekainak 21
Hitzaldia: Ekologia Mentala
Hizlaria: Elena Iraolagoitia (Adindu)
Modu kontzientean norberarentzat eta ingurukoentzat munduaz leku hobe bat egitea du helburu ekologia mentalak, zoriontasuna landuz eta pentsamendu eta emozio toxikoak alde batera lagaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.