50 bat ume eta 12 bat heldu ibili dira aurten patinajean zein hockeyan Soraluzen. Ekimenaren antolatzaileak “egitasmoarekin martxan jarraitzeko ilusioz” daude. Hori horrela, izen-emate prozesua zabaldu dute datorren ikasturterako, eta astelehena da izena emateko azkeneko eguna.
Marras Irristaketa Elkartetik jakinarazi dutenez, irailean astero ordubeteko saio bana izango dute eta urrian beste horrenbeste, eta ordutegiak zehazten joango dira ordutegi aukerak bete eta aztertzen dituztenean.
Patinaje eskaintza dago zuzenduta 2012-2011n jaiotakoendako eta hockey eskaintza, berriz, 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoendako.
Ekainaren 27an
Izena eman behar da astelehena baino lehen, izen-emate orria bete eta eskolara eramanda; ala whatsapp baliatuta: 660 12 70 12 zenbakira idatzita. Ordutegi-egutegi aukerak ere bertan zehaztu behar dira; hori horrela, ekainaren 27an batzarra egingo dute izena eman eta interesa erakutsi dutenen artean datorren ikasturteko xehetasunak zehazteko.