Aurten ere 30 metroko ogitartekoa

Ubane Madera 2019ko eka. 13a, 10:43

Badator laugarren urtez Aspanogi Eguna goizetik iluntzera arteko ekitaldiekin, tartean, klasiko bilakatu den ogitarteko erraldoia ere izango da. 11:00etan hasiko da eguna, otar zozketarekin eta umeendako jolasekin. 12:00etan, berriz, patata tortilla lehiaketa izango da eta 19:00etan ipiniko dute bokata erraldoia Etxaburueta kalean. Bolia, Arrano, Intxixu eta Mendizabal okindegiak antolatutako eguna da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.