Txikien maila eta nagusien maila. Biak antolatu eta tronpa lehiaketa egin zuten frontoian aurten bigarren aldiz, Jorge Moralesek, Mexikoko, Ekuadorko eta Espainiako tronpa txapeldunak gidatuta.
Zapaturako aurreikusita zegoen topaketa astelehenera aurreratu zuten, partaide gehiago erakartzeko asmoarekin, baina akaso justu horregatik-edo, bestetan baino ikusmin txikiagoa izan zuen Moralesek frontoiko saioan.
Kontuak kontu, gauzatu zen berau eta bertaratutakoek Moralesek eskatutako trukoak egin zituzten tronparekin, nor baino nor. Maila bakoitzeko onenak aukeratuta, hiruna saridun izan ziren: Hamza, Suhaib eta Awais nagusien mailan eta Ander, Raza eta Abdul txikiagoen mailan. Tronpak eta baloiak oparitu zizkien irabazleei Moralesek.