Ziba lehiaketa, gaur frontoian

Ubane Madera 2019ko eka. 10a, 14:07

Maiatzean egin bezala, gaur astelehena, atzera ere Soraluzera etorriko da Jorge Morales ziba txapeldun mexikarra, eta lehiaketa antolatuko du frontoira bertaratzen diren neska-mutikoen artean. 17:00etan hasiko da.  

Boomerang-a, txakurtxoa, perikitoa, igogailua, Rayo Macqueen… halako eta bestelako figurak egin eragingo dizkie Jorge Morales ziba txapeldunak gaur, astelehena, 17:00etan frontoira gerturatzen diren gazteei.

Ohi moduan, txapeldunak berak erakustaldia egingo du lehenengo, eta ondoren egingo dute lehiaketa gazteek. Beraz, parte hartzeko zein ikusteko, bietarako ikusgarria izango da gaurko hitzordua.


Zela ez, irabazleendako sariak ere gertu izango ditu Moralesek: zibak, kamisetak eta opari sorpresak.
Maiatzaren 25eko saioan honakoa izan zen podiuma: 

  • 1- Ander Azkona.
  • 2- Awais Azad.
  • 3-Euken Mendia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.