ARGAZKI GALERIA. Dantzaleen topaleku bihurtu zen Ezoziko plaza Erromerixa Egunean

Egoitz Unamuno 2019ko eka. 9a, 21:19

Zapatuan herriko eta kanpoko dantzazale ugari batu ziren Ezozin eta kanpotik etorri zen batek baino gehiagok aipatu zuen Ezoziko plaza leku "zoragarria" dela dantzarako.  

Eguraldia lagun, zapatuan herriko nahiz kanpoko dantzazale ugari batu ziren Ezoziko plazan. Lehen dantza pausoak Urrats dantza taldeko dantzariek eman zituzten eta, ostean, Zarena Zarela dantza taldeko baxenafartarrek Hariz hari ikuskizuna eskaini zuten, hainbat herrialdetako musika eta dantzak uztartzen dituen emanaldi ikusgarria.

Bazkaritan, ehun lagun baino gehiago batu ziren Elizpean, Bizimina elkartekoek prestatutako paella jatera, eta arratsaldeko sei t'erdiak aldera arte luzatu zen bazkal osteko kantu jarduna.  

Azkenik, arratsaldeko erromeria abitua zen Gathubi musika taldeak girotuta. Iruindarrek denetariko dantza doinuak jo zituzten (fandango, arin arin, polka, banango, muttiko...) eta dantzaleek bi ordu orduz baino gehiagoz dantza egin ahal izan zuten.