Babes hesiak

Erredakzioa 2019ko eka. 8a, 10:46

Babes hesiak ipintzen.

GI 3651 errepidean babes neurriak ipintzen dihardu egunotan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Pinuak moztu ondoren sortutako arriskuaren aurrean dabiltza biondak ipintzen.

Eguenean hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak mendiko bidean babes hesiak ipintzen.

Soraluzeko Udalak eskatu zion hori egitea, «bere garaian bertako lur saileko zuhaitzak ( pinuak) moztu ziren eta oso arriskutsu» zegoelako errepidearen joan-etorria, udaletik esplikatutakoaren arabera.

Hori horrela, eguenean hasi ziren hesiok ipintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.