Eid Mubarak!

Ubane Madera 2019ko eka. 7a, 14:55

Aste honetan bukatu dute musulmandarrek Ramadana, Eid al-Fitr izeneko ospakizunarekin. Horrez aparte, ohi duten moduan, familian eta lagun artean ere ospatu zuten. Horren adibide Nasir Raja Abdul soraluzetarrak konpartitu dituen argazkiak.

Jantzi berriak estreinatu, familia eta lagunak bisitatu eta elkarrekin jaki gozoak konpartitu, eta etxeko txikienei dirusaria eta opariak ematen dizkiete musulmandarrek  Eid al-Fitr izeneko egunean.


Soraluzen ere agerikoa izan zen ospakizuna bertako komunitate musulmanean; goizean goiz ibili ziren dotoreziaz jantzita, umeek eskolan jai hartuta… pozik ospatu dute Ramadana egin izana eta haren amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.