Urtea hasi zenetik langabezia tasarik txikiena

Ubane Madera 2019ko ekainaren 4a

Zubi Nagusia gaur, ekainaren 4an.

Maiatzari dagozkion langabezia datuak helarazi dituzte gaur, martitzena, eta haien arabera, apirilean baino 19 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte Soraluzen. Maiatzeko langabezia-tasa, bada, %12,54koa izan da, 2019a hasi zenetik izan den txikiena.

Urtea hasi zenetik, lehen aldiz jaitsi da Soraluzen langabezia-tasa %13tik. Izan ere, maiatzeko datuen arabera, Soraluzen 235 langabe kontabilizatu dituzte, apirilean baino 19 gutxiago, eta horrek langabezia-tasa %12,54an kokatzen du.

Debabarrena datutan

Eskualdeari dagokionez, udalerri guztietan egin du behera langabeziak, Elgoibarren eta Mendaron izan ezik, bi herri horietan handitu egin da-eta langabe kopurua.

Udalerriz udalerri, honakoak dira azken datuak:

    •    Deba: 186 - %6,98
    •    Eibar: 1.541 - % 12,10
    •    Elgoibar: 514 - %9,29
    •    Mendaro: 81 - %8,19
    •    Mutriku: 195 - %7,33
    •    Soraluze: 235 - %12,54


    •   Debabarrena: 2.752 - %10,40

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.