Mozal Legea eta Zibismoaren Ordenantzak aztergai

Ubane Madera 2019ko eka. 4a, 09:56
Herritarrak Hautsak Harrotzen taldearen hiltzaldia entzuten.

Hautsak Harrotzen elkartearen eskutik, gaur, martitzena Haizea Nuñez abokatu eta ekintzaile donostiarrak Mozal Legearen nondik norakoak aztertuko ditu kiroldegiko erakusketa gelan, 19:00etan hasita. Datorren asterako egin du, berriz, bigarren hitzordua ekainari dagokionean.

Hain justu, ekainaren 11n ibismoaren Ordenantzak mahai gainean jarriko dituzte Zumaiatik eta Arrasatetik bertaratuko diren hizlariek: Zumaiatik Axier Lopez etorriko da, Kalea Guztiona Da izeneko taldeko kidea, eta Arrasatetik, berriz, Edurne Iraola eta Iraitz Etxaburu etorriko dira.  

Antolatzailek jakinarazi dute hitzaldietan boluntarioak egongo direla euskaratik gaztelerara itzulpena egiteko.