Besteak beste, Espainiako Bankuaren eta Europear Parlamentuaren azken proposamenak salatu zituzten. Diotenez, oro har, pentsio pribatuak edo pentsioak bermatzeko bide pribatuak bultzatu nahi dituzte biek ala biek.
Eta, besteak beste, salatu zuten Espainiako gobernuak atzera bota duela Toledoko Ituna ordezkatuko duen zerbait, azken horrek porrot egin ondoren.
Horrez aparte, jakinarazi zuten ekainaren 6an batzartuko direla Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako pentsiodunen plataformak.
Atzoko elkarretaratzea 75 herritarrek babestu zuten.