Salgai daude Erromerixa Eguneko bazkaritarako txartelak

Egoitz Unamuno 2019ko mai. 28a, 11:11

Bazkaria banatzen, iazko Erromerixa Egunean.

Ekainaren 8an, Erromerixa Eguna egingo da Ezozin eta bazkaritarako txartelak salgai daude Iratxo gozodendan. Menua: entsalada, paella eta postrea. 

Urtero moduan, Erromerixa Egunaren barruan, herri-bazkaria egingo da Ezoziko ermitaren inguruan. Aurten, Bizimina elkartekoek eskainiko dute bazkaria.

Bi menu eskainiko dituzte: helduena, entsalada, paella eta postrea (12 euro); eta 14 urtetik beherakoena, paella eta postrea (8 euro). Edaria barne, bietan. 

 

Txartelak Iratxo gozodendan eskuratu daitezke ekainaren 2a (domeka) bitartean.   

Nahi izanez gero, jateko lekua bakarrik ere erreserbatu daiteke (debalde) eta norbere bazkaria etxetik eroanda.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.