'Dantza' filma poiektatuko dute eguenean antzokian

Egoitz Unamuno 2019ko mai. 27a, 20:00

Telmo Esnalek euskal dantzen inguruan egin duen film ikusgarria proiektatuko da eguenean, 21:00etan, antzokian. Aurtengo Euskal Jaien barruan antolatuko den lehen ekitaldia izango da. 

Zinemagilea ez ezik dantzaria ere bada Telmo Esnal (Zarautz, 1967) eta urteak zeramatzan euskal dantzen eta haien sinbologien gaineko filma egiteko ideiarekin. Azkeneko hiruzpalau urteetan,  Koldobika Jauregi artistaren eta Juan Antonio Urbeltz folkloristaren laguntzarekin osatu du Dantza

Filmak Glocal in Progress saria eskuratu zuen 2017ko zinemaldian,  2019ko urtarrilean estreinatu zen zinemetan eta arrakasta handia lortu du ikusleen artean, lau astean 40.000 ikusle baino gehiago izan ditu. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean ere proiektatu zen. 

98 Minutuko filma da, euskal dantzen bestelako ikuspegia ematen duena, estetika eta musika zoragarriekin osatua. Dantza eta zinema maite dituenak galdu ezin lezakeen filma.