Zuhaitzen alde, plazan

Ubane Madera 2019ko mai. 24a, 10:03

Argazki bidez erakutsitako zein eskuz egindako zuhaitzen marrazkiekin lagunduta egin zuten atzo, eguena, elkarretaratzea 80 bat lagunek, Plaza Berrian. Gazte, nagusi zein heldu elkartu ziren Iturburuko zuhaitzak bota izanagatik “haserrea eta desadostasuna” adierazteko.

19:00etan hasi eta ordu laurdenez, marrazkiak eta argazkiak eskuetan zituztela, isilik helarazi zuten zuhaitzak moztu izanagatik protesta Plaza Berrian elkartu ziren 80 bat herritarrek. Txaloka amaitu zuten elkarretaratzea, eta ondoren udaletxeko aldaparen barandan eskegi zituzten eramandako marrazkietako batzuk.

Elkarretaratzea eginda, sinadurak batzen segituko dute datozen 15 bat egunotan. Bilketa “ondo” doala esan zuten, “jendea badabil erantzuten”, adierazi zuten, eta gogora ekarri zuten sinatu nahi duenak udalerriko tabernetan eta dendetan dituela horretarako paperak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.