Eh Bilduk ere bat egin du elkarretaratze deialdiarekin

Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 16:04
Iturburuko zuhaitzak botatzen.

Iturburkuko zuhaitzak moztu izana salatzeko gaur 19:00etan egingo den elkarretaratze deiarekin bat egin du EH Bilduk. Koalizioaren ustez, «zuhaitzak moztea akats larria izan da. Ingurumen ikuspegiaz gain, herritarren beharrak ondo aztertu gabe hartutako erabaki bat izan da gainera».

EH Bilduk ohar bidez gogora ekarri du «askotan salatu izan» dutela agintaldi honetan «gehiegizko zuhaitz mozketak egin direla herrian zehar, kasu batzuetan babes bereziko zuhaitzak ere bota direlarik».

Eta ildo berean kokatzen du Iturburuko zuhaitzen mozketa. Salatzen du herritar asko gelditu direla haren ondorioz «bertako zuhaitzek ematen zuten itzalaz gozatu ezinda».

Eta bat egin du «mozketa hauen aurka Plaza Berrian elkartzeko» deialdiarekin.

«Herritarren premiak eta udalaren ekintzak bateratzeko premia handia dago eta horretarako kudeaketa parte hartzaileagoa da bidea», bukatu dute.