Hainbat herritarren artean ezinegona eragin du kiroldegiko magnoliak bota izanak.
Bota zituzten egunean bertan (maiatzaren 6an) hainbat herritarrek adierazi zuten tristura zuhaitzak bota zituztelako. Orain, herritar talde batek erabaki du sinadurak batzea euren «haserrea eta desadostasuna» alkateari helarazteko.
Horretarako, datozen egunetan, paperak lagako dituzte herriko saltokietan eta tabernetan.
Horretaz aparte, eguenerako "zuhaitzen mozketa bidegabearen kontrako kedada" deitu dute, 19:00etatik 19:15ak bitartean, Plaza Berrian. «Etorri behar duzuenok, mesedez, folio batean zuhaitz bat margotuta ekarri», eskatu dute.