Eskolako zuzendari den Nagore Sanzen esanetan, musika-eskolak adin guztietako herritarrei eskaini nahi die aukera musikara hurreratzeko, lau urtetik hasi eta jubilatu diren herritarrenganaino. Gainera, umeei moduan, helduei ere eskaini nahi diete aukera musika era bibentzialean ikasteko: “Aukera eman nahi diegu musikarekin bestelako harreman bat lantzeko, hasieratik ikasketa-prozesua gozagarri eginez eta musika, erritmoa, ahotsa zein gorputzaren bitartez landuz”.
"Jende heldu asko dago astia duena eta instrumenturen bat jotzen ikasi nahi duena."
"Musikarekin bestelako harreman bat izaten erakutsi nahi diegu ikasleei, baita helduei ere."
"Musikak laguntzen du norbere burua ezagutzen, emozioak kontrolatzen, memoria lantzen..."
Nagore Sanz (Zuzendaria)
Helduentzako tailerrak
Helduentzako musika-tailerrak eskainiko dituzte, bakarka barik, taldean ikasi eta praktikatzeko aukera emateko (14 urtetik gorakoentzako). Doinuen eta erritmoen bitartez, ahotsa eta ahots-teknika landuko dituzte, beste modu batez gerturatzeko partituretara edo instrumentuen ezagutzara.
Astean behin edo bi aldiz batuko dira, taldeak erabakitzen duenaren arabera. Bi maila izango dira:
Hasierakoa: musikarekin kontaktua abiatu nahi dutenentzat.
Aurreratua: lehenago musikarekin kontaktua izan duten eta orain gehiago sakondu nahi dutenentzat.
Talde intrumentalak: folk eta ganbara musika
Folk eta ganbara musika lantzeko aukera izango da: duoak, trioak, kuartetoak, musika klasikoa...
Musikoterapia
Musikaren bitartez emozio eta jokaerak lantzeko saioak izango dira.
3 Maila edo nibel
1. Maila: Musika-tailerra. 4, 5, 6 urteko umeentzako. Dantzak, kantak eta erritmoa baliatuz, musika deskubritu eta gozatzeko.
2. Maila: Instrumentuak, musika-lengoaia, abesbatza eta talde instrumentalak 7 urtetik gorako herritarrentzako.
Instrumentuak aukeran: Klarinetea, saxofoia, biolina, gitarra, pianoa, akordeoia, trikitixa, txistua, tronpeta, gaita, flauta, tronboia, bonbardinoa, panderoa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa.
Musika lengoaia: 5 ikasturte.
Abesbatza: 7-8 urteko ikasleentzat. 2 ikasturte jarraitzeko aukerarekin.
Talde instrumentalak: folka, konboa, banda eta ganbara musika.
Diploma eskuratuko da 2. maila osatu eta gainditu ondoren.
3. Maila: Diploma osteko ikasketak. Kontserbatorioko sarrera-probak prestatzeko.
Matrikulazioa
Epea: Maiatzaren 15etik ekainaren 19ra.
Izen-ematea: Musika-eskolan.
Ordutegia: Astelehena 11:30-12:30 eta 15:00-16:45.
Asteazkena 10:30-12:30 eta 15:00-16:45.
Ostirala 10:30-12:00.
Harremanetarako: Tel. 943751544 soraluzemusika@gmail.com