Mezu zuzena alderdi politikoei

Ubane Madera 2019ko mai. 20a, 17:12
Hainbat herritar pentsio publiko duinen aldeko elkarretaratzean, gaur.

Gaur, pentsio publiko duinen alde egindako elkarretaratzean zuzenean alderdiei zuzendu zaizkie, maiatzaren 26ko hauteskundeen harira, euren aldarriak “aintzat" har ditzaten eskatuz: “Funtsean, gure bizi maila, gure bizitza dagoelako jokoan”, azpimarratu dute. 90 bat herritarrek babestu dute gaurko protesta.

Gaurko honetan, batetik, Europako Parlamentua osatuko duten alderdiei zuzendu eta pentsioen sistema publikoaren aldeko defentsa “argia eta aktiboa” egiteko eskatu diete.

Eta bestetik, alderdi politikoei eskatu diete, oro har, “kasurik ez egiteko” Nazioarteko Diru Funtsaren esanei, ze haien kontrara, pentsiodunen mugimenduek uste dute Estatuak baduela “pentsio duinak ordaintzeko gaitasuna eta pentsiodunen eros ahalmena mantentzeko”, horretarako aberastasun nahikoa egon badagoelako, baina gakoa dela hori zela banatu eta zeinek kontrolatu”.