Japoniar doinuz eta japoniar jantziz beteko dute bihar Herriko Antzokiko taula gaina Soraluzeko Musika Eskolako musika tailerreko eta musika hizkuntzako lehen mailako 27 ikaslek. Kontzertu pedagogikoa eskainiko dute, Sushi Dragoi Kosmikoa.
Hain zuzen, Sushi dragoia protagonista duen ipuinaren barruan txertatua aurkeztuko dituzte instrumentuak familiaka: haizezko instrumentuak, sokazkoak, perkusiokoak eta teklatuak (polifonikoa).
Ikasleak ikusle
16:00etan hasiko da saioa eta ordurako antzokian izango dira Plaentxi Herri Ikastetxeko 3 urtetik hasi eta 8 urtera bitarteko ikasleak, bestela esanda, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailara artekoak. Ordu erdiko saioa ikusiko dute.