Bazterrak garbitzen

Ubane Madera 2019ko mai. 14a, 10:28

Egunotan jo ta ke dihardu Debabarrena Mankomunitateko garbiketarako makina bereziak udalerriko espaloiak garbitzen. Txurrukenetik hasi eta apurka-apurka erdigunerako bidea egiten dabil, espaloi guztiak zuriago lagatzen. Betalde, eliz atariko estolda-zuloa garbitu zuten joan den astean udal langileek, eta denetik atera zuten han barrutik.

Iaz ere zuritu zituzten, eta aurten beste errepaso bat ematen dihardute udalerriko espaloiei Debabarrena Mankomunitateko makina bereziarekin. Joan den astean hasi zituzten lanak Txurrukenen (inguruko parkeak barne), eta apurka-apurka erdigunera ailegatu eta udalerriko beste alderainoko espaloiak zuritzen joango dira.

Bestalde, joan den astean libratu zuten elizatariko estolda-zuloa. Nahikoa trabatuta zegoen hura, ikusita bertatik atera duten zikinkeria piloa. Estolda-zuloarekin batera, eliza-atari ingurua ere garbitu zuten udal langileek.

Azkenik, salaketa ere egin dute Maisuen Etxe inguruan ipinitako lorategi txikiaren harira; izan ere, landare-lore berriak landatu eta berehala “desagertu” egin da bertatik halako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.