Ingurumen teknikaria behar du Udalak

Soraluzeko Udala 2019ko mai. 14a, 09:22

Soraluzeko Udalak Ingurumen eta Jasangarritasun Teknikaria kontratatuko du sei hilabetez eta lanaldi partzialarekin, Lanbide-k enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen bitartez.

Udal honek, sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko ingurumenarekin, hondakinen kudeaketarekin eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

Betebehar espezifikoak:
    •    Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
    •    Biologian, Ingurugiro Zientzietan edo Baso eta Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.

    •    EGA Titulua edo baliokidea.
    •    Debabarreneko udalerriren batean erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete maiatzaren 14tik 31ra arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.