Gobernuarendako eta aldundiendako eskaerak

Erredakzioa 2019ko mai. 13a, 20:10

Mezu zuzenak helarazi dizkiete erakundeei gaur eguerdian pentsioen aldeko elkarretaratzean. Eusko Jaurlaritzari, batetik, “pentsio baxuenak osatzeko baliabide nahikoa baduela”. Bestetik, aldundiei “nahikoa gaitasun eta baliabide ekonomiko badutela babes sozialeko neurriak inplementatzeko”.  Horrez aparte, “egoitzetako gatazkari irtenbidea” emateko ere eskatu dute.

Pentsioen aldeko asteleheneroko elkarretaratzean azpimarratu dute oraingo asteburuan egindako mobilizazioetan parte hartu dutela 17.000 lagunek: 10.000 Bilbon, 4.000 Donostian, 1.000 Gasteizen, 700 Iruñean, 800 Eibarren eta 500 Ondarroan. Gaur bertan, Soraluzeko elkarretaratzean 90 lagun inguruk parte hartu du.

Erakundeei

Eta bertaratutakoek mobilizazioa aprobetxatu dute hainbat mezu helarazteko EAEko erakundeei: Eusko Jaurlaritzari, batetik, “pentsio baxuenak osatzeko baliabide nahikoa baduela”. Bestetik, aldundiei “nahikoa gaitasun eta baliabide ekonomiko badutela babes sozialeko neurriak inplementatzeko”.  

Egoitzetako gatazka

Horrez aparte, “egoitzetako gatazkari irtenbidea” emateko ere eskatu dute. “Gogaituta gaude Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuari entzuten pertsonak garela beraientzat garrantzitsuenak; beraz, eskatzen diegu egoitzetako gatazkari irtenbidea eman diezaiotela. Hori bera eskatzen dute egoiliarren senideek ere; izan ere, zaintza egokia eskaintzeko ezinbestekoa da lan baldintza duinak izatea.