Hauteskundeetako ale berezia

Ubane Madera 2019ko mai. 10a, 11:08

Iker Aldazabal, Patricia Borinaga eta Unai Larreategi alkategaiak Zubi Nagusian. Argazkia: Oier Larreategi.

Gaurtik, barikua, Pil-pilean aldizkariaren ale berezia jasoko dute soraluzetarrek etxean. Udal hauteskundeak badatozela-eta, herriaren gidaritza eskuratu nahi duten eta Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen aurkezpen eta proposamen nagusiak helaraztea izan da helburua. Horrez aparte, jakina, bestelako edukiak ere badakartza gaurko aldizkariak.

Hurrengo aleari dagokionez, berriz, maiatzaren 31n, barikua, argitaratuko da. Eta bertan jasoko dira, besteak beste, maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzak, balorazioak eta beste. Azken batean, herriko alkatetza eta herriaren gidaritza dago jokoan hautetsontziekin dugun hurrengo hitzordua.

Bien bitartean, baina, Plaentxia.eus-en bitartez segituko dugu gaurtik eta maiatzaren 26ra bitarteko ibilbidea. Izan ere, gauerdian hasi da hauteskunde kanpaina, eta izango dute zeresana Soraluzerako hautagaitza aurkeztu duten alderdi politikoek.

Lau alderdi

Gogoan izan lau alderdi politikok aurkeztu dituztela hautagaitzak Soraluzerako: EHBilduk, EAJk, PSE-EEk eta PPk. Lehen hiruretako zerrendako kideak ezagun askoak dira herrian, eta zerrendaburuek urteak daramatzate herri politikagintza lantzen eta udal ordezkari izaten.

PPri dagokionez, berriz, badira bi legealdi ez duela Soraluzen ordezkaritza politikorik lortzen, eta nahiz eta oraingo hauteskundeetara aurkeztu, proposatzen dituen hautagaiak ez dira bertakoak, eta ezta gertukoak ere. Are gehiago, alderdian bertan galdetuta, komunikazioko kideak ez du jakin izan esaten nongoak diren.

Honakoak dira Soraluzerako hautagaiak:

EHBildu

• Unai Larreategi
• Ana Rosa Maiztegi
• Maite Quintanilla
• Roke Akizu
• Jone Alberdi
• Lorea de Castro
• Martin Azkarate
• Hiart Arluziaga
• Iker Uzin
• Cristina Jacas
• Txaro Lete

Ordezkoak:

Aitor Barrutia

Maria Francisca Aizpuru

Jose Luis Arizaga

EAJ:

• Iker Aldazabal
• Veronica Galarraga
• Ramon Gallastegi
• Abel Olaizola
• Mari Carmen Ecenarro
• Xabier Alberdi
• Jose Javier Garmendia
• Mª Angeles Ariznabarreta
• Amaia Bedaio
• Juan Luis Ugarte
• Nagore Zabala

PSE-EE

• Patricia Borinaga
• Ignacio Rubio
• Francisco Jose Romero
• Ainhoa De Castro
• Manuel Morales
• Solded Del Bosque
• Rafael Galvez
• Rosa Del Bosque
• Daniel Ruiz
• Maria Pilar Los Santos
• Eladio Vaquero

PP

• Francisco Javier Sanz
• Enrique Pozas
• Alejandro Maximo
• Marta Laso
• Maria Elvira Rosciano
• Purificacion Gomez-Choco
• Francisco Alonso
• Domingo Angel Herradon
• Mariano Alonso
• Rocio Martinez
• Caridad Bermejo

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.