Bota dituzte etxeak (argazki galeria)

Ubane Madera 2019ko mai. 10a, 10:02

Zulo galanta gelditu da Errabal kalearen erdiko partean, bertako 14. eta 16. etxebizitzak bota ondoren. Atzo, eguena, egituraren azkeneko zatiak bota zituzten, eta gaur obra-hondakinak batzen dihardute.

Joan den astean hasi zituzten Errabal kaleko bi etxe eraisteko lanak. Haien egoera txarra tarteko, eraitsi ala berritu, beste aukerarik ez zuten jabeek, eta botatzea erabaki zuten.

Aurresku taberna

Lehenengo etxeotako amiantoa erretiratu zuten, zeregin horretan adituak diren profesionalak bertaratuta. Horren ondoren hasi ziren etxeak botatzen: barrukoa hustu eta gero kanpoko egitura bota.

Etxeekin batera bertan joan da urte luzez Soraluzeko taberna mitikoetako bat izan den Aurresku, bereziki, pintxoengatik ezaguna zena, eta azken urteetan ja itxita zegoena.