Gaur hasiko dira errodatzen berriro

Ubane Madera 2019ko mai. 9a, 09:11

Gaur, eguena, eta bihar Soraluzera bueltatuko dira Patria telesaila grabatzera. Errekalde-Zubi Nagusi jardungo dute bihar eta Santa Ana-Zubi Nagusi inguruan, berriz, barikuan. Ohi denez, seinaleztatua dauden aparkalekuak libre laga beharko dira ordurako.

Azken egunotako etenaldiaren ondoren, gaur bueltan dator Patria telesailaren grabazioak mugitzen duen lantaldea. Hain justu, gaur hasi eta datorren asteko egunera bitarteko errodaje egutegia aurkeztu dute.

Eguena

Gaurko egunari dagokionez, 14:00etatik goizaldeko 1:00ak arte jardungo dute errodatzen:

  • 14:00etatik 17:00etara Errekaldeko autobus geltokian.
  • 17:00etatik 18:00etara Olako zubian.
  • 18:00etatik 19:30era Santa Ana Kalean.
  • 19:30etik 01:00ak arte Zubi Nagusian.

Barikua

Eta barikuari dagokionez, 15:00etatik 02:00ak grabatzen ibiltzea dute aurreikusita:

  • 16:00etatik 18:30ak arte Santa Ana kalean.
  • 19:30etik 01:30ak arte Zubi Nagusian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.