Badatoz Udaleku Irekiak

Ubane Madera 2019ko mai. 8a, 17:01
Umeak igerilekuan, iazko udalekuetan.

Kukumixo Aisialdi Elkartea hasi da Udaleku Irekiak prestatzen. Aurten, beste urteetan bezalaxe, bi asteko aisialdi eskaintza egingo dizkie HH4tik hasi eta LH6ra arteko umeei, uztailaren 8tik 19ra bitartean. Izen-ematea maiatzaren 20an zabalduko dute, eta ikastetxean banatuko dituzte izen-emate orriak eta informazioa.

Maiatzaren 20tik 31ra bitartean eman ahalko da izena aurtengo Udaleku Irekietan. Uztailaren 8an hasiko dira eta 19an bukatu, eta bi aste horietan 4-12 urte bitarteko umeei zuzendutako jolasak, tailerrak, irteerak eta bestelakoak egingo dituzte herrian zein inguruetara irteerak eginez, Kukumixoko begiraleek gidatuta.

Datozen egunotan helaraziko dituzte izen-emate orriak ikastetxearen bitartez, eta haiek bete ondoren, udaletxean entregatu behar dira. Iaz 184 umek parte hartu zuten Udaleku Irekietan.