Arrapala egokitzeko lanak hasi dituzte Iturburun

Ubane Madera 2019ko mai. 8a, 15:41

Langileak goizean Iturburu pasealekuan, arrapala eraikitzeko zorua prestatzen.

Bi metro zabal eta %6ko penditza izango duen arrapala eraikitzeko lanak hasi dituzte Iturburu pasealekuan. Pasealekutik Gogortuz Fisioterapia Zentrorako sarbide berria izango da berau, gurpildun aulkidunak kontuan hartuta bereziki; izan ere, beheko lokalean terapia aktiborako eta berregokitzapenerako gunea egokitu dute.

Gaur, eguaztena, hasi dituzte Iturburu pasealekuan arrapala berria eraikitzeko lanak, Goki enpresaren eskutik.

Izan ere, Gogortuz Fisioterapia Zentroaren beheko lokalean zerbitzu berria eskaini behar dute: terapia aktiborako eta berregokitzapenerako gunea; eta hain justu, bertara modu irisgarrian ailegatzeko eraikiko dute arrapala.

Arrapala zabala

Bi metro zabal izango da arrapala, gurpildun bi aulki batera kabitzeko bestekoa, eta %6ko penditza izango du. Paretaren kontra eraikiko dute, berdegunean zegoen zuhaitza aintzat hartuta zegoelako arrapalaren diseinuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.