Gora egin du langabeziak Soraluzen, eskualdeko joeraren kontrara

Ubane Madera 2019ko mai. 6a, 11:20
Zubi Nagusia, gaur.

Aste Santu ondorengo langabezia datuak helarazita, kaskarra da berau Soraluzeri dagokionez; izan ere, Debabarreneko herri guztietan behera egin du langabe kopuruak apirilean, Soraluzen izan ezik. Soraluzen, hain justu, %13,02tik igo egin da tasa %13,55era.

Langabeziari dagokionean, datu ona izan ohi da Aste Santu ondorengoa. Oraingoan, baina, Soraluzen ez da horrela. Eta eskualdeko joeraren kontrara, Soraluzen igo egin da langabe kopurua martxoan. Jakina, segitzen du izaten Debabarreneko langabe kopururik handiena duen udalerria.

Herriz herri, honakoak dira datuak:

  • Deba: 188 - %7,05
  • Eibar: 1.564 - % 12,28
  • Elgoibar: 495 - %8,95
  • Mendaro: 78 - %7,89
  • Mutriku: 198 - %7,44
  • Soraluze: 254 - %13,55
  • Debabarrena: 2.777 - %10,50