Goizeko 11:30ean ekin zioten Irukurutzetako zelaian salda eta txorixoa banatzeari - aurrez Atxantxaboletako elkartean prestatuta-. Antolatzaileen esanetan, beste urte batzuetan baino jende gutxixeago hurreratu da aurten. "Aurten ez dugu zabalpen haundirik egin eta beharbada jendea ez da gogoratu gaur Irukurutzeta Eguna zenik. Edo atzoko euri zaparradek beldurtu dute jendea. Ez dakigu. Guk aurtengoa ere egin dugu eta gustora."
Guztira, berrogeita hamarren bat mendizale hurreratu ziren atzo Irukurutzetara. Elgoibar, Azkoitia, Bergara, Soraluze eta Osintxukoak gehienak. Haietako batek, korrikalari azkoitiar batek, aitortu zuen ordu batzuk lehenago hartu zuela basokada bat salda Xoxoten, eta korrika etorri zela handik Irukurutzetan bigarrena hartzera.