Irukurutzeta Eguna bihar

Egoitz Unamuno 2019ko mai. 4a, 09:43

Mendizaleak Irukurutzeta Egunean, duela bi urte.

Bihar, domeka, ospatuko da Irukurutzeta Eguna, eta, urtero moduan, salda eta txorixoa banatuko dituzte goizerdian.

Bihar da maiatzaren lehenengo domeka eta ohitura den moduan, inguruko herrietatik hurreratutako mendizaleak batuko dira mendi gaineko zelaian.

Beste behin, osintxuarrek eta plazentziatarrek elkarrekin antolatu dute Irukurutzeta Eguna. Salda eta txorixoa Atxantxaboletan prestatuko dituzte plazentziatzarrek, eta, gero, goizeko 11:30ak aldera, banatuko osintxuarrek. 

Hodeitsu, baina ateri egingo duela iragarri dute biharko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.