Freskagarri latez eta plastiko hondakinez beteta zegoen Arraikuako iturriaren estolda-zuloa. Iturriak urik tragatzen ez zuela-eta, berau libratzen jardun zuten atzo udal langileek eta argazkian ikusten den zabor guztia atera zuten bertatik.
Harrituta geratu ziren atzo, eguena, udal langileak Arraikuako iturria libratzera joan zirenean. Estolda-zuloa zabaldu eta mota guztietako zaborrez beteta aurkitu zuten, “eta hori bi zakarrontzi bertan egonda”, salatu du alkateak.
Freskagarri latez eta plastiko hondakinez beteta zegoen Arraikuako iturriaren estolda-zuloa. Iturriak urik tragatzen ez zuela-eta, berau libratzen jardun zuten atzo udal langileek eta argazkian ikusten den zabor guztia atera zuten bertatik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.