Hitzaldia, Gara egunkariaren egoera azaltzeko

Egoitz Unamuno 2019ko mai. 3a, 08:00

Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Gara egunkariaren egoera azaltzeko hitzaldia eskainiko dute Arrano elkartean. 

Gara komunikabideak azaldu duenez, Egin egunkariaren zorra Garari egotzi diote eta, ondorioz, Garak diru arazoak ditu zor horri aurre egiteko. Hori dela eta, komunikabideak "Harpidetu Etorkizunera" izeneko informazio eta harpidetza kanpaina abiatu du Euskal Herri osoan.  

Martitzeneko hitzaldian, Mikel Zubimendi Garako kideak egoeraren berri emango du eta, horrekin batera, azalduko du harpidetzeko aukerak zein diren. Hitzaldia irekia izango da eta informazioa jaso edota lagundu nahi duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.