Jende iladak botoa emateko mahaietan

Egoitz Unamuno 2019ko api. 28a, 13:44

2.943 soraluzetarrek dute aukera gaur Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan botoa emateko, eta badirudi asko direla eskubidea baliatzen ari direnak.

 

Bazkal aurreko orduotan, soraluzetar asko hurreratu da botoa ematera eta zenbait mahaitan iladak ere sortu dira. Hain zuzen, mahai batzuetan, 14:00etarako gainditua zuten %45a. 

Goizean, ez da izan aparteko gertaerarik. Botoa postaz emateko aukera eskatu bai, baina baliatu barik laga duen herritarren bat joan da galdetzera ea botoa ematerik bazuen, baina mahaiko kideek laster jakinarazi diote ezetz.    

Botokutxak arratsaldeko 20:00ak arte izango dira zabalik. Ordu horretatik aurrera hasiko da kontaketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.