Bihar Ezozibidean

Ubane Madera 2019ko api. 24a, 18:04

Donostian grabatzen jardun ondoren, bihar, eguena, bueltan izango dira Patria telesaileko lantaldekoak Soraluzen. Ezozibidean dute grabaziorako hitzordua hartuta, baina Erregetxeko goiko ilara ere libratu beharko da ibilgailuz. 

Bihar, atzera ere, Soraluzen abiatuko dituzte Patria telesaila grabatzeko lanak, Ezozibideko 4 eta 8 zenbakien artean.

Barikukoa bertan behera

Bihar, goizeko 08:00etarako, libre laga beharko da Erregetxeko gueneko aparkaleku ilara. Azoka txikia, ostera, Plaza Zaharrean egingo da, betiko moduan.

Bestalde, barikurako aurreikusita zuten Etxaburueta kalean grabatzea, baina grabazio hori bertan behera laga dute.  

Bestalde, egunotan, soraluzetar bat baino gehiago izan da Donostian, Patriako lantaldekoekin batera joanda, besteak beste, manifestazioa grabatzera. 

Oharra: artikulu honetako argazki sortak erakusten ditu Zubi Nagusian egindako azken grabazioetako eszenak, atentatuari dagozkionak. Entseguari dagozkionak lehenengo eta benetakoak ondoren.