Astelehenean hasiko dira Calongeko obrak

Ubane Madera 2019ko api. 23a, 12:44
Alejandro Calonge kalea.

Calonge kaleko 1 eta 2 eta atarietarako irisgarritasuna bermatzeko lanak astelehenean, apirilaren 29an hasiko dituzte. Lanak zatika egingo dituzte, bizilagunei etxera sartzeko bidea uneoro bermatu ahal izateko. Lanok hilabetean bukatuko dituztela da aurreikuspena.

 Calonge kaleko 1 eta 2 atarietako bizilagunak etxera arrapala bitartez iritsi ahal izatea da obren helburua. Horretarako, atari aurreetan dauden eskailerak kendu eta arrapalak ipiniko dituzte haien ordez. Bide batez, kalea jasoko dutela aprobetxatuta, uren hodiak berrituko dituzte, udalerriko bestelako puntu batzuetan egin duten moduan.

Udalak 24.000 euro inbertituko ditu lan horiek egiteko. Artzamendi enpresa arduratuko da.