Gaur, astelehena, bueltan izango dira ‘Patria’ko lantaldekoak Soraluzen. Erdigunean zein Errekalden egingo dituzte grabazioak, eta datozen bi egunotan Donostia aldera joko dute.
Eguenean eta barikuan
Ondoren, eguenean eta barikuan bueltatuko dira. Azken orduko aldaketarik ezean, eguenean Ezozibiden grabatuko dute, 4 eta 8 atarien artean. Eta barikuan, berriz, Etxaburueta kalean, Bolia tabernan.