Apirilaren 29an hasiko dira etxeak botatzen

Ubane Madera 2019ko api. 21a, 10:56

Bota behar dituzten Errabal kaleko bi etxeak.

Errabal kaleko 14. eta 16. zenbakiko etxeen eraispenak badu data: apirilaren 29an hasiko dira. Haiek botatzeaz bat etorriko dira amiantoaren gestioaz arduratuko diren adituak, izan ere, behar bezala babestuta manipulatu behar da zuntz berezi hori.

Errabal kaleko 14. eta 16. etxeen barruko aldea desmuntatuta da dagoeneko; baita sailkatuta ere. Hori horrela, apirilaren 29an, bi etxeok botatzeko prozesua hasten dutenean, lehenengo barruan dagoena atera egingo dute eta gero kanpoko egitura botako dute. Aurreikuspena da pare bat astean dena bukatuta egotea.

Kasu honetan, etxe bien jabeak arduratuko dira etxeak botatzeko prozesuaz, lur-jabeak eurak direlako. Soraluzeko Udalak bakarrik eraispenari dagokion lizentzia tramitatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.