Aspaldiko partez, kamioiak balkoia apurtu zuen

Erredakzioa 2019ko api. 20a, 20:37

Atari gaineko balkoia apurtu zuen kamioiak.

Zirkulazio osoa herri barrutik pasatzen zenean moduan, kamioi batek balkoia kolpatu eta zintzilik laga zuen orain egun batzuk. Errabalen barik, baina, Gabolatsen gertatu zen.

Bazihoan 'Patria'-ko kamioia Gabolats zeharkatzera, baina kale sarreran, Etxepe aldera, zamalanak egiten ziharduen auto bat zegoen aparkatuta, eta hark galarazi egin zion errepide erditik pasatzea.

Ezkerrerantz jo, eta han zegoen herritar batek zela maniobratu esanda, aurrera egiten saiatu zen kamioilaria.

Baina, ez batak eta ez besteak ere, ez zituzten kalkuluak ondo egin... eta plast! kamioiak balkoia jo zuen, hura zintzilik laga arte.

Udal langileek erretiratu behar izan zuten ondoren hura, inoren gainera jausi ez zedin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.