Herrixak Hezi, Soraluzeko Hezkuntza Proiektuko kideek landu dute bideoa, Eskola Bidea indartzeko eta bertara familiak erakartzeko helburuz. Bertan, jaso dute aurreko belaunaldiak eskolara zela joaten ziren, eta baita gaur egungo egoera zein den ere, egokiena eta zein izango litzatekeen egokiena.
"Denontzako herria"
Berbalagun izan dituzte Atxolin Guraso Elkarteko ordezkariak, Plaentxi Herri Ikastetxeko zuzendaritzako ordezkariak, Soraluzeko Udaleko ordezkaria eta baita gurasoak ere.
Bideoaren amaiera aldera, proposatzen dute Egingo dugu denontzako herria? gogoeta, eta iragartzen dute maiatzaren 2tik 8ra bitartean, erakusketa jarriko dutela kiroldegiko erakusketa gelan, Eskola Bidea prozesuan eta haurrekin sortu diren esperientzien berri emanez. Arratsaldetan izango da ikusgai, Ludotekaren ordutegi berean.