Herriko Etxearen fatxadatik banderak lapurtu dizkietela salatu du Alderdi Sozialistak

Egoitz Unamuno 2019ko api. 16a, 08:00
Alderdi Sozialistaren Herriko Etxea.

Alderdi Sozialistako kide den Soledad del Bosquek salatu du, bandera errepublikarra eta ikurriña lapurtu dizkietela Herriko Etxearen fatxadatik.

Lapurretak bi gauetan zehar gertatu direla azaldu du De Bosquek: “Zapatu gauean bandera errepublikarra eroan zuten eta domeka gauean ikurriña. Ez dut ulertzen zergatik lapurtu dituzten. Ez dakit txantxa bat den edo beste zeozer. Banderak behar badituzte eska ditzatela eta oparitu diegu bana”.

Zinegotzi ohiak adierazi du “minduta” dagoela eta “errespetua” eskatu du bakoitzak egoki irizten dion sinboloak jartzeko.