Asier eta Iñakiren omenezko monolitoari eraso diotela salatu dute

Egoitz Unamuno 2019ko api. 16a, 08:00

Mendi gaineko monolitoa.

Lagun eta senideek salatu dutenez, orain dela egun batzuk, monolitoari lauburua erauzi diote.

Lehenago ere, eraso omen diote monolitoari. “Behin baino gehiagotan ahalegindu dira monolitoa apurtzen, baina burnizkoa eta sendoa denez, orain arte, markatzea besterik ez dute lortu dute, ez besterik. Oraingoan, ostera, aurrealdean itsatsita zuen lauburua erauzi diote”.

Senide eta lagunek “errespetua” eskatu dute ikurrarendako eta azpimarratu dute bizikidetzaren bidean pausoak emateko beharra nabaria dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.