Hirutter du izenburua eta hiru lagun ditu protagonista Nerea Arrienen eleberriak: Martin, Ines eta Gari. Hiru lagunek eskuko telefonoen eta sare sozialen erritmora jokatuko dute eleberrian, Ines hiruki horren erpinean dagoela.
Intimitateari buruzko hausnarketa
Nerea Arrien idazle bizkaitarrak 2017an argitaratu zuen lan hori, Erein argitaletxearekin, helduei zuzendutako eleberria, hain justu. Eta berak orduan adierazi zuen moduan, intimitateari buruz hausnartzeko aitzakia da nobela. "Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia".
Gaur, Arrien bera izango da udaletxean, bere eleberriari buruz irakurle soraluzetarrek bizitakoa eta sentitutakoa bertatik bertara partekatzen. 19:00etan da hitzordua.