Irabazlearen bila dabiltza

Erredakzioa 2019ko api. 14a, 18:44
Martxoaren 8ko zenbaki irabazleak.

M8 Plataformak atzo, zapatua, egin zuen euren errifaren zozketa, eta haren arabera, 0783 zenbakiaren jabeari tokatu zaio otarra. Baina oraingoz ez da azaldu irabazlea. Apirilaren 20rako azaltzen ez bada, ordezko zenbakiari entregatuko diote saria.

M8 Plataformatik aditzera eman dutenez, atzo 13:00ak pasa zirenean saldu zuten txartel irabazlea, zubian bertan. Beraz, hortxe pista bikaina irabazlearendako.

Zenbaki hori izanez gero, 667 83 31 27  telefonora deitu beharra dago. 

Otarra dago osatuta Belarrak, Triskel eta Kooperatiba saltokietako produktu aukeratuez.

Zenbaki irabazlea azaldu ezean, ordezkoari emango diote saria: 0655 zenbakiari. Apirilaren 20ra arteko epea du azaltzeko.